Blogia

maitetxu

ARGAZKIA

Urtarrilaren 8a da, negua, jakina. Goizeko 11ak dira eta 17ºko tenperatura dago. Bulgariako hondartza batean bi erretiratu atsedentxo bat hartzen ari dira. Dakigunez, hondartzatik paseatzera joan dira arropa gehiegiz; bero handia hartu dute, nekatu egin dira eta etzan egin dira deskantzatzeko arropa kenduta. Badaezpada, ur botila bat ere ekarri dute. Eguraldi ona dago, baina 20 minutu pasata ezin da arropa barik egon.

 Gure lagunek arropa jantzi zuten eta etxera bueltatu ziren. Nahiz eta eguraldi ona egin, ez fidatu!

HIZKUNTZAK IKASTEA

 Gaur egun puri-purian dagoen gai bat “Hizkuntzak ikastea” dugu. Kalean, telebistan, irratian…beti dago zerbait hizkuntzen ikaskuntzari erreferentzia egiten diona. Jendea gero eta kezkatuago ikusten da; batzuk hizkuntzak ikastea erabakitzen dute kultura edota kurrikuluma handitzeko eta aberasteko; beste batzuk, berriz, behartuta egoten dira hizkuntzak ikastera haien lanetarako. 

 Oso garrantzitsua da hizkuntzen ikaskuntza. “Jakintzak lekurik ez duela betetzen” entzunda daukagu eta egia da. Bai behartuta egiten dutenentzat, bai nahi dutelako ikasten dutenentzat onuragarria izango da gero eta hizkuntza gehiago jakitea.

 Abantaila asko dakartza hizkuntzak jakiteak: lanerako erraztasunak, norberaren satisfazioa, beste herri batzuetara bidaiatzean komunikatzeko gaitasunak. Amaitezinak dira abantaiak. Bakarrik alde txar bat nabaritzen da; diru dezente inbertitu behar dela hizkuntzak ikasteko. Ez dira laguntza gehiegi ematen, ezta erreztasunik ere. Diru gutxi dutenek ezinezkoa dute hizkuntzak ikastea.

 Gure Euskal Herrian euskara gero eta indar handiagoa lortzen ari da. Azkenengo urteotan ia lan guztietarako eskatzen da hizkuntza hau eta jende pilo batek ikasten du. Egoera aldatu egin da, lehen jendea ez zegoen hain kezkatuta hizkuntz honekin; nahiz eta euskara ikasten duten gehienak behartuta dauden, badaude nahi dutelako ikasten dutenak ere (seme-alabekin euskaraz egiteko, kartelak ete euskal telebista ulertzeko…)

 Badago oso inportantea den beste hizkuntza bat: ingelesa. Ez dago inor ingelesezko hitz edo testu batekin inoiz topo egin ez duenik. Interneten,  elektrotresnen erabilerari buruzko argibideetan… Ingelesa gaurko eta biharko hizkuntza da. Horregatik, pertsona asko saiatzen dira hura ikasten. Gainera, lan guztietarako ere oso baliagarria da. Orain dela oso gutxi, esan dute hezkuntzari beste eredu bat gehituko omen zaiola. “Hezkuntza Trilingue” deitu diote; ikasketak hiru hizkuntzatan emango dira (euskaraz, gasteleraz eta ingeleraz)

Nahikoa genuke adibide xume hau hizkuntzen garrantziaz ohartzeko.

NIRE AMEZGAIZTOA

Gaua zen, harrizko errepide batean geunden, ibilalditxo bat egiten, nire lagun bi eta hirurok. Gure txokoan uzteko elektrotresnak eramaten genituen eskuetan. Nik garbigailu bat, nire atzekoak hozkailu bat eta hirugarrenak sofa bat. Hirurok oso indartsuak ginen, esfuertsu handirik egin gabe eramaten baitgenituen.

Ezin ginen bata bestearen ondoan joan, errepidearen zabaltasun ezagatik, beraz, ni lehenengoa, Nekane bigarrena eta Rebeka hirugarrena. Horrela joaten ginen.

Bat-batean hiru txakur oso argalak guregana hurbildu ziren. Gurekin jolasean ibili nahi zuten, baina guk ahal genuen moduan azaldu genien eskuak okupatuta genituela eta ezinezkoa zela haiekin jolastea. Txakurren aurpegiak aldatu egin ziren, gaiztoak zirela ematen zuen eta konturatu barik, batek salto bat eman zuen nire besoetaraino eta haginka hasi zen izugarrizko zauriak egin arte.

Nire atzetik gizon zahar bat etorri zen eskopeta batekin eta esan zuen: - Nahiz eta txakurrak nireak izan, hilko ditut.

Eta hiru tiro bota zituen.

Bat-batean, etxean nengoen. Lezo, nire mutil laguna heldu zen eta negarrez aurkitu ninduen. Korrika etorri zen niregana zer gertatu zitzaidan galdetzera. Gertatutakoa kontatu eta gero besoetan nituen zauriak erakusterakoan berak esaldi hau bota zidan: -Betikoa Maite, ez kezkatu..ez da hainbesterako izan...Beti zaude kezatzen...

Harrituta geratu nintzen; besoak eta gero Lezoren aurpegia begiratzen nituen: besoak, aurpegia, besoak, aurpegia..eta esnatu egin nintzen.Sorprendido

HAURTZAINDEGIAK

 

 Agurne Cuesta, Portugaleteko neska batek, betidanik irakaslea izan nahi izan du. Eskolan ikasi eta gero, institutura heldu zen; han pasatutako urteak ez ziren bere gustokoak izan eta amaitzean, modulu batean buru-belarri sartu zen: Técnico Especialista en Educación Infantil.  Honekin nahiko ez zuenez, unibertsitatera jo zuen Haur Hezkuntza ikastera. Eta unibertsitateko 3. kurtsoan zegoela, hasi zen haurtzaindegi batean lan egiten. Lau urte darama San Félix ikastetxeko haurtzaindegian, Ortuellan. Oso gustora dago. 

 Zergatik aukeratu zenuen hori ikastea? Umeak zure gustokoak dira? 

Txikitatik anderenoa izan nahi izan dut. Asko maite nuen Ana Mari nire anderenoa eta berak betetzen zuen lana interesgarria iruditzen zitzaidan; horregatik aukeratu nuen ikasketa horiek egitea. Bestalde, umeak gustokoak ditut ere, eta hori bai da inportantea!

 Dakigunez, haurtzaindegi batean egiten duzu lan; kontatuko diguzu piska bat zer egiten duzun egunero? Zenbat urteko umeekin zauden eta horrelako gauzak. 

Urte beteko umeekin nago, oso txikiak direnez, egiten ditugun ekintzak egunero berdinak izaten dira.  Ni 10:00etan sartzen naiz lanera; ordu horretan umeek gozaltzen dute-geuk ematen diegu gozaria-. Gero, jolas sinbolikoarekin hasten gara-panpinekin, kotxeekin… entretenitzen dira-. Honekin amaitu eta gero, jolas librea praktikatzen dute.  Beranduago, Glenn Doman-en metodoarekin lan egiten dugu; hau lau arlotan banatzen da: irudimena lantzen dugu, hitzak eta zenbakiak aztertzen ditugu, ipuinen bat irakurtzen diegu eta abestiak ikasten ditugu. Honetan datza metodo hau.  Umeak liberatzeko ordu bat ematen dugu jolastokian eta txirrinak jotzen duenean psikomotrizitate gelara abiatzen gara.  12:00etatik 13:00era arte bazkaltzeko txandak egiten dira. Tripa beteta lo-kuluxkaren unea heltzen da, 14:30etara arte.  16:30etan azkariak banatzan dizkiegu. Gerorago komunikazioa lantzen dugu eta 18:00etan gurasoak umetxoen zain egongo dira etxera bueltatzeko. 

Zure ustez, ondo antolatuta dago Haur Hezkuntza? (Mailak egokituta, ekintzak…) 

Nik uste dut antolaketa nahiko ona dela; Haur Hezkuntza ondo mailakatuta dago adinaren arabera. Baina keza batzuk ditut bizi izandakoaarekin: gure haurtzaindegian material eza daukagu eta horrek mugatzen gaitu. Jolas didaktiko gutxi daude eta asmatu begar ditugu. Hala eta guztiz ere, pozik nago hezkuntzarekin.

 Zer deritzozu haurtzaindegietan euskarari ematen zaion tratamenduari? 

-Ja ja-. Txarto deritzot, benetan. Guk ikastetxean beti egiten dugu euskaraz; bai lankideen artean bai ikasleekin. Nik pentsatzen dut ikasleen adinaren arabera gure (irakasleon) euskara mailan desberdintasun nabaria dagoela, hau da, bi urteko umeei klaseak emateko nahikoa dela nire mailarekin (eta oraindik ez dut EGA lortu) baina urteak pasata, haurrek asko eta azkar ikasten dutenez, maila altua izan behar duzula eskolak emateko.  Nire ikastetxeko lankide gehienak euskaldun zaharrak dira eta EGA dute, hala ere, ez dut haiekin komunikatzeko arazorik izaten. Gainera, EGA izango dut laster.  Eta gai honi bukatutzat emateko zera esango dut: nire ikuspuntutik, ondo legoke hiru herrialde artean ikastetxe erdaldun bat egotea, esan nahi dut; Santurtzi, Portugalete eta Sestao artean, Portun ikastetxe bat egotea non eskolak bakarrik gazteleraz ematen diren. Eta hau ideia ona dela iruditzen zait, gero eta inmigrante gehiago etortzen ari direlako, eta haientzat euskaraz ikastea zaila egiten zaielako.

 Hezkuntza publiko ala pribatua? 

Zelako galdera polemikoak!  Nahiz eta txikitan eskola pribatu batean ikasi dudan, hezkuntza publikoaren alde nago, zeren diru gehiago dago pribatuan baino, beraz, material eta erosotasun gehiago aurkitzen dira.  San Félix ikastetxea pribatua da, gustora nago hor, alabaina, oposaketak prestatzen nabil, publikoan lanpostu bat bilatzeko asmoz.

 Zer uste duzu gaur egun telebistan agertzen den “bulling” deituriko gai horretaz? Haurtzaidegietan hori gertatzen al da? 

Nire iritziz, betidanik gertatzen den kontua da. Belaunaldiz-belaunaldi gertatzen den arazo bat da. Klase bakoitzean beti egon dira ahula eta indartsua; egia da gaur egungo ume batzuk piztiak bezalakoak direla (gizarteak hori erakusten die eta), beraz, arazoa larriagoa bihurtu da.  Haurtzaindegietan, momentuz, ez da horrelakorik gertatzen, eskerrak!

NIRE BIZITZAKO UNE LARRIENA

Orain dela urte asko, Bilboko geltoki batean amarekin nengoen, Santurtzirako autobusaren zain etxera bueltatzeko asmoz. Jende asko zegoen geltokian, autobusa ez zen ailegatzen, beraz, gero eta jende gehiago hasi zen pilatzen; orduan, igotzeko errespetatu behar den hilada apurtu egin zen eta guztiok han geratu ginen pelotoi bat bezala. 

Ni amaren atzean nengoen, baina hainbeste jende egonda, ezin genuen ezta hitz egin ere. Ni walkman deituriko aparatu zahar hori entzuten nenbilen; bat batean, gizon arraro bat ikusi nuen. Gizon errubilo hura nire amaren atzean jarri zen, ni bigarren plano batean utzita.

Ama oso despistatua denez, bera zen biktima aproposena.

Gauza arraroak hasi ziren gertatzen, baina ni guztiz ziur ez nengoenez, ez nuen ezer esan; hala ere, arreta jarri nuen gizon berezi horretan. Gainera, erraza jarri zidan bere zereginarekin jarraitu zuen eta. Ezusteko galanta hartu nuen gizon kaskarra amaren poltsoa irekitzen hasi zenean. Ezin nuen ulertu gertatzen ari zena, hainbeste jende egonda eta berari bost axola zitzaion! Eta gainera jarraituko zuela ematen zuen bere lana bukatu arte.

Orduan nik, "balorez beteta", izugarrizko oihua bota nion amari: -AMAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!-. Berehala, amak poltsoa eskuetan hartu zuen nire ohikuri kasu eginez, berak ulertu baitzuen, tonuagatik edo, nire ohiukaren esanahia eta larritasuna (ama eta biok oso ondo konpontzen gara eta).

Gizonak amorruz beteta eta esku hutsik begiratu ninduen alde eginez. Egun hartako lapurketa ez zuen lortu...

Urte bat pasata, gutxi gora behera, berriro ikusi nuen geltoki berean. Errubilo txiki hori agortuta zegoen txartel batekin (lurrean aurkitutako creditrans batekin) autobusera igo nahi zuen; baina zorionez, ezin zuen igo, jakina. 

EMAKUMEA ETA EGUNKARIA

Arratsaldeko laurak dira, nahiz eta dutxa bat hartu dudan, izerditan nago, beroa dela eta; baina Bilbora joan beharra daukat.

Txartela erosi dut eta korrika - korrika trenean sartu naiz. Aukeratu dudan lekuan ez dago inor baina trena ibiltzen hasi aurretik, emakume bat eseri da nire aurrean. Emakumeak begorrogeita lau urte izango ditu, hor nonbait; ikusten dudanetik, pertsona oso azkarra dela iruditu zait, ez dakit zergatik pentsatu dudan hori, baina bere aurpegiak zerbait esaten dit. Agian okertzen ari naiz. Ez dut inoiz jakingo.

Nire alboan hiru jesarleku daude, hutsik. Usain txarra dago. Trenean inoiz ez dago usain onik. Berak badauka bere usain propioa. Niretzat hauts usaina du. Gainera, emakume horrek aukeratu duen kolonia oso sarkorra da. Ez noa oso gustora jesarleku horretan, baina beste batean agian txarragoa izango zen.

Trena hasi da mugitzen. Betiko doinua...trenaren zaratak zerbait ekartzen dit burura...txikia nintzenean, zarata gogorragoa zen; oraingo trena nahiko berria da, ez da hain zaratatsua, baina ez du bere esentzia galdu. Beste bagoi batzuetan zarata entzuten da. Jendeak hitz egiteko gogoarekin hartu du trena. Bakoitzak besteei bere bizitza kontatzen die: ez dakit zer jan duten gaur, ez dakit zertara doazen Barakaldora...Istorio asko entzuten dira, baina nire alboko jendearen istorioekin nahiko daukat. Aspergarriak izaten dira batzuetan Bilbora joateko bidaiak. Horregatik, hurbil dauden pertsonen bizitzak asmatzen saiatzen naiz.

Aurrean dudan emakumeak egunkaria ia bere sudurraren puntan jarri du, nire ustez etxean ahaztu ditu irakurtzeko betaurrekoak. Ezin diot aurpegia ikusi, beraz, beste gauza batean zentratuko naiz.

Sestaon, aita bat bere semearekin igo da trenera, nire alboan hutsik zeuden jesarlekuetan eseri dira. Umea nekatuta dago, siesta egiteko ordua apurtu omen diote eta bere aitari jakinaraziko dio, ziur nago. "Aita... jolastu nahi dut... begira hortik pasatzen den beste tren hori... aita... leihotik begiratu nahi dut..." "Eseri ondo Bingen, mesedez. Berehala helduko gara! mesedez e?" Nire buruan bitartean... Aitatxo, mesedez, egin jaramon zure semeari, zure arreta piztu nahi du, besterik ez, ai aitatxo...

Eta horrela, geltokiak eta geltokiak pasatzen dira, oraindik emakumearen aurpegia ikusi barik; egunkarian galdu egin da. Lanera doala uste dut , egunkaria irakurri nahi du bere zereginetan ez pentsatzeko. Orain bai, momentu batean despistatu egin naiz eta berehala emakumeak begiradatxo bat bota du leihotik. Egunkaria beherantz eraman du eta aurpegi zati bat ikustea lortu dut. Emakume berezia da.

Bilbora heldu gara; umea eta bere aitaren abotsak ez dira jadanik entzuten, haiek San Mamesen jaitsi dira eta. Emakumea korrika doa txartela pasatzera. Nik ez dut hainbesteko presarik. Ea beste egun batean jesarleku berean esertzen naizen emakume berezi horrekin berriro topo egiteko;haren bizitza imaginatu nahi dut. Ea hurrengoan egunkaria poltsa barruan ekartzen duen... Guiño

NIRE BIDAIARI PROFILA

 

    Egia esateko, hilero bidaiatuko nuke gustura, baina hori ezinezkoa denez, urtean behin bidaia bat egitearekin konforme nago. Nire arazo handienak dirua eta denbora dira; baina ahal dudanean, ihes egiten dut nora edo nora.

    Errutinatik irteteko, dibertitzeko, kulturalizatzeko, leku berriak ezagutzeko, lasaitzeko...badira hainbat zergati oporretan bidai bat egiteko.

    Neuk bilatzen dudana (bidai bat egiten dudanean) zera da: nirekin batera doazen pertsonekin gozatzea eta baita leku ederrak eta guretzako ezezagunak ezagutzea. Ezin ditut ulertu egun osoan hoteletan gelditzen diren pertsonak; horretarako etxean geratzea plan hobea da, gainera ez da dirurik gastatzen.

    Nire kasuan, txikitan, guraso eta nebarekin oporretan joaten nintzen bakoitzean, landa - etxeetan ostatu hartuta egoten ginen; niretzako dibertigarria zen eta egun oso onak pasatzen genituen edozein lekutan: Nafarroan, Zuberoan...Oso oroitzapen onak ditut eta normalean, mutil - lagunarekin edota nire lagunekin nonbaitera egun batzuk  pasatzera joaten garenean, nekazal turismoa egitea gustoko dugu.

    Etorkizunera begiratuz, helburu bezala, leku hauek ditut: Londres, Italia eta Noruega.

    Euskal Herritik kanpo hamaika aldiz egon naiz, Espainiatik kanpo, berriz, bakarrik bi alditan: Parisera eta Portugalera bidaiatu nuen. Horrexegatik, dirua aurrezten nabil, bidai polit bat egiteko asmoz. Bueltatzen naizenerako gauza pilo bat izango ditut buruan zuei kontatzeko.

 

ONGI ETORRI

Kaixo lagunok!!!

               Azkenean lortu dut, bazen ordua...

          Euskaltegiko gauzak hemen idatziko ditut zuek ikusteko, eta komentarioren bat gehitu nahi baldin baduzue, idatzi, nik astero begiratuko dut eta.

          Beno ba, zuen gustukoa izango dela espero dut, eta ez bazaizue gustatzen, emadazue zuen iritziak.

                                                                              ESKERRIK ASKO!

                                                                                           MAITE