Blogia
maitetxu

NIRE BIDAIARI PROFILA

 

    Egia esateko, hilero bidaiatuko nuke gustura, baina hori ezinezkoa denez, urtean behin bidaia bat egitearekin konforme nago. Nire arazo handienak dirua eta denbora dira; baina ahal dudanean, ihes egiten dut nora edo nora.

    Errutinatik irteteko, dibertitzeko, kulturalizatzeko, leku berriak ezagutzeko, lasaitzeko...badira hainbat zergati oporretan bidai bat egiteko.

    Neuk bilatzen dudana (bidai bat egiten dudanean) zera da: nirekin batera doazen pertsonekin gozatzea eta baita leku ederrak eta guretzako ezezagunak ezagutzea. Ezin ditut ulertu egun osoan hoteletan gelditzen diren pertsonak; horretarako etxean geratzea plan hobea da, gainera ez da dirurik gastatzen.

    Nire kasuan, txikitan, guraso eta nebarekin oporretan joaten nintzen bakoitzean, landa - etxeetan ostatu hartuta egoten ginen; niretzako dibertigarria zen eta egun oso onak pasatzen genituen edozein lekutan: Nafarroan, Zuberoan...Oso oroitzapen onak ditut eta normalean, mutil - lagunarekin edota nire lagunekin nonbaitera egun batzuk  pasatzera joaten garenean, nekazal turismoa egitea gustoko dugu.

    Etorkizunera begiratuz, helburu bezala, leku hauek ditut: Londres, Italia eta Noruega.

    Euskal Herritik kanpo hamaika aldiz egon naiz, Espainiatik kanpo, berriz, bakarrik bi alditan: Parisera eta Portugalera bidaiatu nuen. Horrexegatik, dirua aurrezten nabil, bidai polit bat egiteko asmoz. Bueltatzen naizenerako gauza pilo bat izango ditut buruan zuei kontatzeko.

 

1 comentario

Manul -

Baserri turismoa duzu, beraz, gustuko. Bejondaizula! Beharbada, euskara ikasteko ere gustuko izango zenuke baserriko giroan murgiltzea ezta? Jende askok ikasi du horrela, ez pentsa.