Blogia
maitetxu

NIRE BIZITZAKO UNE LARRIENA

Orain dela urte asko, Bilboko geltoki batean amarekin nengoen, Santurtzirako autobusaren zain etxera bueltatzeko asmoz. Jende asko zegoen geltokian, autobusa ez zen ailegatzen, beraz, gero eta jende gehiago hasi zen pilatzen; orduan, igotzeko errespetatu behar den hilada apurtu egin zen eta guztiok han geratu ginen pelotoi bat bezala. 

Ni amaren atzean nengoen, baina hainbeste jende egonda, ezin genuen ezta hitz egin ere. Ni walkman deituriko aparatu zahar hori entzuten nenbilen; bat batean, gizon arraro bat ikusi nuen. Gizon errubilo hura nire amaren atzean jarri zen, ni bigarren plano batean utzita.

Ama oso despistatua denez, bera zen biktima aproposena.

Gauza arraroak hasi ziren gertatzen, baina ni guztiz ziur ez nengoenez, ez nuen ezer esan; hala ere, arreta jarri nuen gizon berezi horretan. Gainera, erraza jarri zidan bere zereginarekin jarraitu zuen eta. Ezusteko galanta hartu nuen gizon kaskarra amaren poltsoa irekitzen hasi zenean. Ezin nuen ulertu gertatzen ari zena, hainbeste jende egonda eta berari bost axola zitzaion! Eta gainera jarraituko zuela ematen zuen bere lana bukatu arte.

Orduan nik, "balorez beteta", izugarrizko oihua bota nion amari: -AMAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!-. Berehala, amak poltsoa eskuetan hartu zuen nire ohikuri kasu eginez, berak ulertu baitzuen, tonuagatik edo, nire ohiukaren esanahia eta larritasuna (ama eta biok oso ondo konpontzen gara eta).

Gizonak amorruz beteta eta esku hutsik begiratu ninduen alde eginez. Egun hartako lapurketa ez zuen lortu...

Urte bat pasata, gutxi gora behera, berriro ikusi nuen geltoki berean. Errubilo txiki hori agortuta zegoen txartel batekin (lurrean aurkitutako creditrans batekin) autobusera igo nahi zuen; baina zorionez, ezin zuen igo, jakina. 

2 comentarios

Neu (Maite) -

Kaixo Bea eta Rakel, eskerrik asko aholkuak emateagatik, horrela askoz gehiago ikasten da eta.
baina, nola ez, ez nago zuzendutakoarekin gustiz ados; batzuetan lokailu asko jartzea gehiegi izaten da. Omititzen irakatsi didate interesgarriagoa izan dadila.
Baina biziki estimatzen dut zuen lana. MILA ESKER!!!

bea -

1. orain dela urte asko...geltoki batean nengoen amarekin santurtzirako autobusaren zain etxera bueltatzeko asmoz...(1º lerroa)
2. jende asko zegoen geltokian. autobusa ez zen ailegatzen, beraz, gero eta jende...(3º)
3. ezin genuen ezta hitz egin ere(8º)
4. atzean jarri zen ni bigarren plano batean utzita(10º)
5. ...gertatzen, baina ni guztiz ziur ez nengoenez, ez nuen ezer esan; hala ere, arreta jarri nuen gizon berezi horretan. gainera, erraza jarri zidan bere zereginarekin jarraitu zuen eta.(12º)
6. Ezusteko galanta hartu nuen gizon kaskarra...amaren poltsoa irekitzen hasi zenean. ezin nuen ulertu gertatzen ari zena, ...(15º)
7. eta gainera bere lana bukatu arte jarraituko zuela ematen zuen. (18º)
8. Izugarrizko oihua(20º)
9. -amaaaa!-. Berehala, amak poltsa eskuetan hartu zuen nire oihuari kasu eginez, berak ulertu baitzuen , tonuagatik edo, nire oihuaren esanahia eta larritasuna(...). (21º)
10. eta esku hutsik (25º)
11. agortuta zegoen txartel batekin (28º)
egokitasunaren aldetik hizkuntza estandarra erabiltzen du, koherentziaren aldetik, ondo ordenatuta dago esparruak errespetatuz, kohesioaren aldetik ez ditu lokailurik erabiltzen eta komak erruz jartzen ditu behar ez direnean. gramatikalki bizpahiru axolarik gabeko akatsak izan ditu, baina kontuz ibili oihu hitzarekin.