NIRE AMEZGAIZTOA
Gaua zen, harrizko errepide batean geunden, ibilalditxo bat egiten, nire lagun bi eta hirurok. Gure txokoan uzteko elektrotresnak eramaten genituen eskuetan. Nik garbigailu bat, nire atzekoak hozkailu bat eta hirugarrenak sofa bat. Hirurok oso indartsuak ginen, esfuertsu handirik egin gabe eramaten baitgenituen.
Ezin ginen bata bestearen ondoan joan, errepidearen zabaltasun ezagatik, beraz, ni lehenengoa, Nekane bigarrena eta Rebeka hirugarrena. Horrela joaten ginen.
Bat-batean hiru txakur oso argalak guregana hurbildu ziren. Gurekin jolasean ibili nahi zuten, baina guk ahal genuen moduan azaldu genien eskuak okupatuta genituela eta ezinezkoa zela haiekin jolastea. Txakurren aurpegiak aldatu egin ziren, gaiztoak zirela ematen zuen eta konturatu barik, batek salto bat eman zuen nire besoetaraino eta haginka hasi zen izugarrizko zauriak egin arte.
Nire atzetik gizon zahar bat etorri zen eskopeta batekin eta esan zuen: - Nahiz eta txakurrak nireak izan, hilko ditut.
Eta hiru tiro bota zituen.
Bat-batean, etxean nengoen. Lezo, nire mutil laguna heldu zen eta negarrez aurkitu ninduen. Korrika etorri zen niregana zer gertatu zitzaidan galdetzera. Gertatutakoa kontatu eta gero besoetan nituen zauriak erakusterakoan berak esaldi hau bota zidan: -Betikoa Maite, ez kezkatu..ez da hainbesterako izan...Beti zaude kezatzen...
Harrituta geratu nintzen; besoak eta gero Lezoren aurpegia begiratzen nituen: besoak, aurpegia, besoak, aurpegia..eta esnatu egin nintzen.
0 comentarios