Blogia
maitetxu

HIZKUNTZAK IKASTEA

 Gaur egun puri-purian dagoen gai bat “Hizkuntzak ikastea” dugu. Kalean, telebistan, irratian…beti dago zerbait hizkuntzen ikaskuntzari erreferentzia egiten diona. Jendea gero eta kezkatuago ikusten da; batzuk hizkuntzak ikastea erabakitzen dute kultura edota kurrikuluma handitzeko eta aberasteko; beste batzuk, berriz, behartuta egoten dira hizkuntzak ikastera haien lanetarako. 

 Oso garrantzitsua da hizkuntzen ikaskuntza. “Jakintzak lekurik ez duela betetzen” entzunda daukagu eta egia da. Bai behartuta egiten dutenentzat, bai nahi dutelako ikasten dutenentzat onuragarria izango da gero eta hizkuntza gehiago jakitea.

 Abantaila asko dakartza hizkuntzak jakiteak: lanerako erraztasunak, norberaren satisfazioa, beste herri batzuetara bidaiatzean komunikatzeko gaitasunak. Amaitezinak dira abantaiak. Bakarrik alde txar bat nabaritzen da; diru dezente inbertitu behar dela hizkuntzak ikasteko. Ez dira laguntza gehiegi ematen, ezta erreztasunik ere. Diru gutxi dutenek ezinezkoa dute hizkuntzak ikastea.

 Gure Euskal Herrian euskara gero eta indar handiagoa lortzen ari da. Azkenengo urteotan ia lan guztietarako eskatzen da hizkuntza hau eta jende pilo batek ikasten du. Egoera aldatu egin da, lehen jendea ez zegoen hain kezkatuta hizkuntz honekin; nahiz eta euskara ikasten duten gehienak behartuta dauden, badaude nahi dutelako ikasten dutenak ere (seme-alabekin euskaraz egiteko, kartelak ete euskal telebista ulertzeko…)

 Badago oso inportantea den beste hizkuntza bat: ingelesa. Ez dago inor ingelesezko hitz edo testu batekin inoiz topo egin ez duenik. Interneten,  elektrotresnen erabilerari buruzko argibideetan… Ingelesa gaurko eta biharko hizkuntza da. Horregatik, pertsona asko saiatzen dira hura ikasten. Gainera, lan guztietarako ere oso baliagarria da. Orain dela oso gutxi, esan dute hezkuntzari beste eredu bat gehituko omen zaiola. “Hezkuntza Trilingue” deitu diote; ikasketak hiru hizkuntzatan emango dira (euskaraz, gasteleraz eta ingeleraz)

Nahikoa genuke adibide xume hau hizkuntzen garrantziaz ohartzeko.

0 comentarios